Batzuen ustez, gazteok ez dugu gai politikoen inguruko interesik agertzen eta ez dugu konpromisorik hartzen gai kolektiboen inguruan, baina ez da egia. Gure parte-hartzeari oztopoak jartzen dizkion politika egiteko modu jakin bat baztertzen dugu.

Aspertuta gaude gure pentsaera eta gure errealitatearekin bat ez datozen estereotipoetan kokatuak izateaz. Ez dugu egun osoa edaten ematen, ez dugu egun osoa ematen jai egitera irteten pentsatzen. Prestakuntza hobea lortzen saiatzeko lan egiten dugu eta geure burua gainditzen saiatzen gara etorkizunari aurre egiteko, gogor ahalegintzen gara.

Historiako belaunaldirik prestatu eta informatuena gara eta sinesmen eta printzipio handiak dauzkagu. Hori dela eta, gizarteko bidegabekerien kontra altxatzen garen modu berean baztertzen ditugu gazteak izateagatik jartzen dizkiguten etiketak. Sailkapenak alde batera uzteko ordua da. Gaur, hemen, gazteok gizartean dagokigun tokia aldarrikatzen dugu, orainaren protagonista aktiboak baikara eta guztiontzako etorkizun hobea eraikitzeko prozesuan dagokigun paper garrantzitsuan jardun nahi dugu.

Politika ez dago erakundeetan soilik. Bakoitzaren ikuspuntuetan edo egoera jakin batzuen aurrean erantzuten dugun moduan ere datza. Politika toki guztietan dago, eguneroko alor guztietan eragina baitu; autobus-txartelean, zinemako sarreran, lagunekin hartzen dugun garagardoan…

Gogoan izan behar dugu beti. Gazteok noizbait politika politikarientzat soilik dela pentsatzen badugu, sistemak guda irabaziko digu. Batzuei gustatuko litzaiekeena lortuko du: lau urtez behin Eusko Jaurlaritzan hiru hamarkadatan aritu dena bezalako alderdi politiko bati bozkatzea eta gainerakoan, ezer ere ez planteatzea. Erosotasuna eta konformismoaren menpe geratzea eta gure gaitasun kritikoa ez erabiltzea. “Demokraziaren jaia” delakoaren menpe egotea, alegia.

Baina ez gaude hori onartzeko prest. Ez dugu onartuko sarritan gure herrialdeko politikatik baztertu gaituztela sentitu dugun arren. Gure erakundeek bizkar eman diguten arren, izan ere, gobernatu gaituztenek ez gaituzte ezertarako kontuan hartu.

Gazteok ez garela mugitzen, ez dugula bidegabekerien kontra borroka egiten, gauzak aldatzeko beharrezkoak gaituztenean ez dugula jaramonik egiten entzun behar izan dugu.

Baina, nolanahi ere, Euskadiren etorkizuna gara. Eta gazteak garelako, hain zuzen, epaitzen edo alde batera uzten gaituztenei aldaketak eragiteko beraiek beste gaitasun edo are gaitasun gehiago ere dugula erakutsi behar diegu.

Laster horretarako aukera izango dugu. Euskadin une historiko bat ari gara bizitzen. Liskarra eta zatiketa sustatu duen gobernu bat hainbeste urtez izan ondoren, itxaropenezko aldi berri bat irekiko duen aldaketa lor dezakegu.     

Gaur, herrialde honetan, itxaropena Patxi López da. Euskadirentzako eta bereziki, gazteontzako. Patxik eta Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerrak bestelako aukera bat eskaintzen digute.

Gaur, inoiz baino nekatuago gaude gure herrialdeari buruz albiste berberak behin eta berriz entzuteaz; nahigabea, kontsultak, autodeterminazioa, borroka politikoa, adostasun falta… Etengabeko raka-rakaren kontra altxatzen gara ezin dugulako gehiago jasan.
 
Benetako Euskadiren alde borrokatu nahi dugu, guztiontzako tokia duen herrialde baten alde. Jendearen arazoez arduratzen den Jaurlaritza izango duen Euskadiren alde. Gazteon alde lan egiten duen eta gure garapenaren faseetan gurekin batera doan Jaurlaritza baten alde. Eskubide osoko herritarrak garen arren, ahaztuta gaudela sentitzen dugu.

Hori dela eta, gaur hemen euskal gizartearekin, eta bereziki, gazte guzti-guztiekin PSE-EEk euskal gazteon eskakizunak eta kezkak entzun ondoren Euskadiko Ezkerraren Gazteokin hartu dituen konpromisoen berri eman nahi dizuegu.

  1. Gazteria emantzipatzeko plan integral bat martxan jartzea. Planak oinarrizko bi ardatz izango ditu: orientazio profesionala eta etxebizitza, Euskadiko gazteok Europa osoan beranduen emantzipatzen garenak izateari uzteko.
  2. Talentua geure herrialdean mantentzeko politikak garatzea eta horrela, hainbeste denbora prestatzen egon ondoren, urtero gutariko askok lanpostu bat bilatzeko beste toki batzuetara joan behar izatea saihestea.
  3. Gehienok jasaten dugun lan-ezegonkortasun egoerarekin bukatzen lagunduko duten politikak martxan jartzea.
  4. Gure enpresa-ekimenetarako laguntza, administrazioko izapideak eta negozio bat eratzeko epeak laburtzeko, eta “GAZTE EKIMENA PROIEKTUA”ren aldeko apustua, gazteon irudimen, sormen eta berrikuntza gaitasuna sustatzeko.
  5. Datozen lau urteetan 40.000 Babes Publikoko Etxebizitza (BPE) eraikitzea. Sustatuko diren BPEen % 40 gutxienez, alokatzeko erregimenean eskainiko dira. Zuzkidurazko etxebizitzak, alokatzeko apartamentuak eraikiko dira lanbide arteko gutxieneko soldataren % 40tik beherako hileko errenta daukaten 20 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzako.
  6. Aurrezki kutxekin 35 urtetik beherakoentzako tasazioaren % 100ean interes-tasak murrizten dituen “GAZTE HIPOTEKA” bat sortzeko hitzarmen bat ezartzea.
  7. Energia berriztagarrien aldeko eta bost urteko epean energia berriztagarriak osoki garatzeko itun sozial eta politikoa.
  8. Hezkuntza eredu hirueledunaren alde egiten du apustu (gaztelania, euskara eta ingelesa), hizkuntzen arteko diskriminaziorik gabe. Balore demokratikoetan oinarritutako hezkuntza, totalitarismoaren aurreiritzi ideologiko guzti-guztien kontra diharduena eta terrorismoa etiko, sozial eta politikoki deslegitimatzen duena. Hezkuntza anitza gure gizarte anitzerako, euskara sigla batzuen ondaretzat jo beharrean, euskal herritar guzti-guztion ondare izango balitz bezala.
  9. KULTURAREN GAZTE-ABONU bat sortzea, kultura ekitaldietara arrazoizko prezioan joan ahal izateko, eta EUSKAL GAZTE SORTZAILEEN BULEGOA martxan jartzea. Bulego honek gure artista gazteen lan eta sorkuntzen hedapena sustatuko du.
  10. GAUEKO ITUNA, guztion eskubideak bermatzeko, egungo mugak gainditzeko akordioak lortzen saiatzea eta aisialdiko eta denbora libreko aukerak areagotzea.
  11. Gazte immigranteen lan-aukerak optimizatzea, izan ere, askotan orientazio pertsonalizatua eta errealitatera egokitua behar izaten dute, eta horretarako beharrezkoa den aholkularitza eta prestakuntza-eskaintza (bai jarraitua, bai lanekoa) ematea. Atzerritarren kontratazio irregularraren kontra borrokatzea eta inolako adierazpen xenofobo edo arrazistarik ez onartzea.
  12. Alkoholismoa eta drogamenpekotasunaren inguruko prebentzio programak eta aldizkako informazio kanpainak eta osasunaren alorreko prestakuntza ikastetxeetan.
  13. Zentro publikoetan eta gazte ugari egoten diren guneetan gizon eta emakumeentzako preserbatiboak prezio sinbolikoan banatuko dituzten makinak instalatzea.
  14. Wimax eremu berriak sortzeko kanpaina EAEko herritarrok internetera askatasunez eta dohainik sartu ahal izateko. Herritar guztiok izango dugu gutxienez mega 1eko oinarrizko zerbitzua izateko eskubidea.

Euskadik guztion artean eta guztiontzat eraikitako herrialde bat izan behar du. Baita gazteentzat ere. 14 konpromiso hauetan jartzen ditugu gure itxaropenak eta ziur gaude martxoaren 1etik aurrera egia bihurtuko direla. Gure itxaropena berrikuntza da. Patxi López da