Euskadiko Gazte Sozialistek – Euskadiko Ezkerraren Gazteak Gerra Zibileko biktimak omendu dituzte Elgoibarren.
Gaur goizean Euskadiko Gazte Sozialistek-Euskadiko Ezkerraren Gazteek Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan “bere bizitzarekin demokrazia eta askatasuna defendatu zuten pertsonak” gogoratu dituzte.
Bilbon, 2021eko apirilaren 11an
Lore eskaintza bat, minutuko bateko isilunea eta Miguel Hernandezek idatzitako zenbait olerki irakurtzea izan dira gaur Elgoibarko hilerrian dagoen Duintasunaren Kolunbarioan Euskadiko Gazte Sozialistek-Euskadiko Ezkerraren Gazteek (JSE-EGAZ) egin duten omenaldia, haien Idazkari Nagusia, Victor Trimiñoren hitzetan “bere bizitzarekin demokrazia eta askatasunaren ametsa izan zen II. Errepublika defendatu zutenei” zuzenduta.
Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrena ospatzeko egun gutxi falta direnean, gazte erakundeak aldarrikatu du beharrezkoa dela “gure iragana gogoan izatea eta geure buruari gogoraraztea askatasuna eta demokrazia egunero defendatu behar direla”; izan ere, gaineratu dutenez “ezinbesteko elementuak direla, baina historiak erakutsi digu inoiz ez daudela erabat ziurtatuta”.
Ekitaldian Rafaela Romero, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua eta PSE-EEren Batzorde Exekutibo Nazionaleko Askatasun Publikoen, Memoriaren eta Bizikidetzaren idazkaria parte hartu du. Gogorarazi du sozialistak “historiaren alde onean” egon direla beti, “eskubideak eta askatasunak defendatzen dituztenen alde”, eta gehitu du sozialistek “II. Errepublika sortu zuen Donostiako Itunean egon ginen eta Errepublikaren alde borrokatu zuen Gobernuan”. Amaitzeko gaur egun sozialistak “askatasuna, berdintasuna eta justizia soziala defendatzen dugu guztiontzat“ adierazi du eta horregatik “oso harro gaude euskal sozialistak izateaz”.