Euskadiko Ezkerraren Gazteak txalotzen dute Estatu Batuek 2015eko Pariseko Akordiora itzultzeko erabakia hartzea, eta ebidentzia zientifikoaren eta nazioarteko lankidetzaren garaipena dela.
Bilbon, 2021eko otsailaren 23an
2015ean, 195 herrialdetako ordezkariek, horien artean Eustatu Batuak, Klimaren goi-bileran bildu ziren Parisen, eta lehen akordio globala hartu zuten gizakiak berotegi-efektuko gasen isuriekin sortutako berotze globalari aurre egiteko.
Bi urte geroago, Donald Trump Estatu Batuetako presidente ohia akordio hau utzi egingo zuela esan zuen. Estatu Batuak 2020 urtera arte akordiotik atera ez baziren ere, erabaki hau atzera pausu nabarmena suposatu zuen. Estatu Batuek berotegi efektua eragiten duten %15 gasen emisioen erantzuleak direlako. Erabaki honen arrazoi nagusia, Donald Trump Aldaketa Klimatikoan sinesten ez duela da. Gertaera honek, nazioarteko multilateralismoarentzat kolpe gogorra suposatu zuen, eta gainera zalantzan jartzen zuelako ebidentzia zientifikoa erakutsi duena, Lur planetaren tenperaturen igoera munduko sistema ekonomikoaren eraginez (bereziki Iparraldeko herrialdeetakoak).
Urte honetan, Joe Biden, Estatu Batuteako presidente berriak bere neurri nagusietako bat Pariseko Akordiora itzultzea izango zela baieztatu zuen. Pasaden ostiralean, Klimaren Estatu Batuetako ordezkariak, John Kerry eta NBEren Ordezkari Nagusia, Antonio Guterres Estatu Batuen itzulera ofizial egin zuten.
Euskadiko Ezkerraren Gazteen Ordezkari Nagusia den Victor Trimiñoren buruz: “Estatu Batuek, Pariseko Akordiora itzultzea berri ona da munduan berotegi efektua eragiten dituen gasen emisioen munduko bigarren lurraldea direlako. Hau egia izan arren, Pariseko akordioa lortzeko ahalegina ez da nahikoa, ingurumen kontrako sistema ekonomikoak eraldatu beharko liratekeela pentsatzen dugulako politika hauek, bereziki Iparraldeko herrialdeetan.
Gainera, munduko Ipar eta Hegoaldeko herrialdeekin kooperatzeko ahalegina egin beharko dute larrialdi klimatikoaren soluzioa globala, bidezkoa eta demokratikoa izateko. Hegoaldeko herrialdeak ezin dute, berriro ere, larrialdi klimatikoaren ondorio latzenak jasan Iparraldeko herrialdeak neurriak hartzen ez dituztelako”.
Ingurumen, Trantzisio Ekologikoaren eta Mugimendu Sozialen Idazkari den Diego Ochoa de Aspururen ustez: “Aldaketa Klimatikoaren efektuak geldiarazteko lurralde guztiak batu behar dira beraz albiste ona da Estatu Batuek fenomeno honen aurkako borroka seriotzat hartzea. Gainera, Pariseko helburuetatik haratago begiratu beharko genuke eta bereziki txiroei eragiten dien larrialdi klimatiko honen ikuspegi zabala, demokratikoa eta globala landu beharko genuke. Krisialdi honek, nazioarteko kooperazioaren garaipena suposatu beharko du. Hori dela eta, ebidentzia zientifikoaren eta akordioaren garaipenak pozten gaitu nazioarteko gizartearen arazoak konpontzeko. Euskadiko Ezkerraren Gazteak, Estatu Batuen erabakia txalotzen dugu aldaketa klimatikoaren nazioarteko akordiora itzultzen direlako”.