Aurten ere, Herriko Etxeetako ateak irekita egon ziren abenduan zehar eta urtarrilaren hasieran, hainbat herritako bizilagunek Gazte Sozialistok martxan jarri genuen Jostailuen Bilketa Solidarioan parte hartzeko aukera izan zezaten.
Horrela, Bilbon, Errenterian, Trapagaranen, Ermuan, Portugaleten, Galdakaon, Basaurin eta Arrigorriagan, besteak beste, zenbait jostailu jaso ziren, berriak eta bigarren eskukoak (baina egoera onean) eta gizarte-erakunde desberdinei eman zitzaizkien, ondoren gehien behar zuten haurren artean banatzeko.
Gure erakundetik adierazi nahi dugu oso positiboki baloratzen dugula kanpaina honetan laguntzera hurbildu nahi izan duten bizilagunek egindako ahalegina, eta izugarri eskertzen diegu esfortzu hori. Gainera, nabarmendu nahi dugu elkartasunak gure gizartearen funtsezko zutabea izan behar duela, baina are gehiago egun hauetan eta bizitzen ari garen garai zail hauetan. Hori dela eta, zalantzarik gabe, auzokideen elkartasuna eta eskuzabaltasuna ikusita, kanpaina gehiago egiten jarraituko dugu gure auzoetako pertsona ahulenei laguntzen jarraitzeko.