Sozialistek Tomas Meabe Gazte Sozialisten sortzailea omendu dute igande honetan Derion (Bizkaia). Hilerrian lore-eskaintza egin diote, eta, ondoren, Herriko Etxean ekitaldi politikoa egin dute. Bertan, Mikel Torres PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak, Victor Trimiño JSE Egazeko idazkari nagusiak eta Raquel Barahona Espainiako Gazte Sozialisten Batzorde Federaleko presidenteak parte hartu dute.

Hemen duzue ekitaldiaren bideo-laburpena: